Lankidetza hitzarmen horren ondorioz, EHUk eta ANASek aldizkako elkarrizketak izango dituzte hainbat ikerketa proiektu martxan jarri eta garatzeko, bai aldebikoak zein kontsortzio zabalago baten barnean burutuko direnak. Era berean, erakunde biek beraien liburutegietako informazioa eta argitalpenak trukatuko dituzte, eta irakasle eta ikerlarien mugikortasuna erraztuko dute biek antolatuko dituzten ikastaroetan parte hartzeko aukerarekin.
Graduatutako zein graduko ikasleen trukea bultzatzea ere aurreikusten du sinatutako hitzarmenak, Europako Batasunaren markoaren eta nazioarteko beste egitasmo batzuen barnean. Mintegiak, sinposioak, ikerkuntza, egitasmo eta ikasketa planak elkarrekin antolatzeak, eta ekipamendu eta material espezifikoak eskura izateak osatzen dute sinatutako lankidetza-hitzarmenaren edukia. EHUk eta ANASek sinatutako lankidetza-hitzarmena herrialde bien artean ezarrita dagoen kulturaren eta zientziaren lankidetzarako markoan burutuko da eta lau urteko iraupena izango du, modu tazituan iraupen bereko aldietan luzatu ahal izango dena.