Ikasle Abertzaleen talde berria aurkeztuko dute bihar Plentziako institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 7a, 18:59

Bihar, ostiralarekin, Plentziako Uribe Kosta institutuko lagunek Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeko talde propioa aurkeztuko dute. Berau batxilergoko hainbat estudiantek osatu dute. Aurreko bi urteotan aipatu taldea martxan jartzeko hainbat saiakera egin zituzten, baina, "oztopo ugari" izan zutela jakinarazi dute ikasleek. Hala ere, 2010-2011ko ikasturte honen bukaeran IA eratzea lortu dute. Aurkezpena atsedenaldi orduan izango da, 11:30ean, batxilergoko eraikinaren kanpoaldean. Bertan, ikasle mugimenduaren nondik norakoak azalduko dituzte, euren eskubideak "borrokatu eta defendatzeko". Ekimenera joateko deia batxilergoko ikasle zein irakasleei luzatu diete. Argazkian, 2009ko apirilaren 30ean Ikasle Abertzaleak Algortan egindako eskualdeko manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun