Lucrecia abeslariak Kubako doinuak eramango ditu bihar Leioara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 7a, 19:22

Lucrecia kantariak Kubako doinu goxo eta erritmoz beteak interpretatuko ditu bihar Kultur Leioa aretoko auditoriumean, iluntzeko bederatzietan hasita. Sarrerak 15 euro balio du, eta agertoki gainean, Lucreciarekin batera, Felix Ramos pianista, Guelmi baxu-jotzailea eta Yonder perkusionista izango dira, udal iturriek jakinarazi dutenez. XIX. mendearen amaieran Kubako Santiagon hazi zen familia baten oinordeko zuzena da Lucrecia. Kuban jaio zen klabezinaren magiarekin, eta hori bildu eta abesten du. "Zurrunbiloa da bera, zentzugabekeria eta etengabeko alaitasuna, eta ahots miragarria du gainera; ez du inoren antzik, baina mundu guztiak daki erregina duela gidari, bere tronua har dezan", adierazi dute antolatzaileek. Argazkia: © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun