Leioako Kaleko Artisten Azokak bere burua aurkeztu zuen herenegun, asteartea, Ciudad Realgo Puertollano eta Almodovar del Campo herrietan egunotan ospatzen ari den Gaztela-Mantxako Antzerki Azokaren barruan. Hilaren 4tik 6ra bitartean egin duten jaialdiaren egitarauan Arte Eszenikoetako laurehun profesionaletatik gorak parte hartu dute. Ana Lopez Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko zuzendaria izan zen Umore Azokaren hamabigarren edizioko egitaraua ezagutzera ematearen ardura hartu zuena. Aurten aurkeztuko diren ikuskizunen artean %40ak estreinaldia izango du Leioan, azpimarratu zuenez. Eta beraz, "aurtengo afixak agertzen duen harridura sortzea" espero dute antolatzaileek, bertaratuko diren "profesional eta ikus-entzuleengan". Horretaz gain, profesionalak Umore Azokan izena ematera ere gonbidatu zituen, bihar, ostirala, irekitzen baita horretarako aukera. Izen emateak Leioako azokaren atarian bertan egin daitezke:
www.umoreazoka.org. Argazkia: © Umore Azoka-Borja Relaño.