Egitaraua:
10:00 Izen-ematearen irekiera Udaletxeko arkupean.
11:00 Harrera Plaza Berrian.
11:30etik 14:30era tailerrak:
- Harremanak eta sexualitatea.
- Komunikazioa.
- Kultura.
- Hezkuntza.
- Nekazaritza.
Ondoren bazkari herrikoia frontoian (txartelak egunean bertan izen-ematearekin batera salgai).
Behin bazkaldu eta gero herriko txoko ezberdinetan kultur maratoia burutuko da. Honako guneak egongo dira:
1.- Salto ausardiaz! Dantza afrikarrak eta zanpantzarrak. Ez ikusteko, normalean bezala, baizik eta ikasteko. Dantza afrikar ikastaroa emango dute. Zanpantzarrak ere trajea jantzi eta bere ibilera bitxia ikasteko aukera izango da. Honetaz gain rokodromoa eta zirkua ere egongo dira.
2.- Salto erritmoaz! Goienetxe familia, Norte Apache, graffiteroak… Euskal Herriko hip-hoparen adierazgarriak.
3.- Salto irudimenaz! Bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa gela ilunean. Gazteon ikus-entzunezko sormen lanak ikusteko aukera paregabea.
4.- Salto kalera! Gelditzeko unerik utziko ez digun kale animazioa.
5.- Salto sormenaz! Kontzertu didaktiko berezia musikari oso bereziekin eta ondoren bertso-hop emanaldi berezia.
6.- Salto zentzumenetara! Didgeridoo emanaldia, kontzertu lasaiak eta txalaparta emanaldi bereziak.
Gauldean, Salto Dantzara! Izateren kontzertua, erromeria Xeroxiette taldearekin eta sorpresa gehiago ere ez dira faltako!