Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeek jokatuko dute Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 7a, 21:02

Markina-Xemeinen eta Durangon jokatutako finalerdietan, Lea Artibai eta Ipar Uribe sailkatu dira finalerako. Beraz aurten ere, Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finalistak iazko berberak izango dira, Bizkaie! agerkari digitalak zabaldu duenez. Gogoratu txapelketa hori eskualdeka jokatzen dela eta zazpi taldek hartu dutela parte: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai. Markinan egindako Lea-Artibai eta Bilboaldearen arteko lehia hurbiletik jarraitzen 180 bat ikasle sutsu izan ziren, pankarta eta guzti. Finalaurrekoen azken saioa, berriz, Durangoko institutuan izan da: Institutuko 200 ikasleren aurrean aritu dira Ipar Uribe eta Busturialdea. Kontuak kontu, Lea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dute Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala gaur zortzi, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan. 18 urtetik beherakoetan, Maialen Markaida, Inazio Vidal eta Imanol Uria izango dira eskualdeko ordezkariak. 19 eta 24 urte artekoetan, berriz, Peru Vidal, Peio Arondo eta Arrate Illaro. Argazkian, ALBEk irabazi zuen 2009ko sariketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun