Laugarren urtemuga ospatuko du bihar Erandioko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 8a, 17:47
Erandioko Gazte Asanbladak 4 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, jai egun oparoa antolatu du larunbat honetarako. Neska-mutilek adierazi dutenez, "badira lau urte Erandioko hainbat gazte antolatzen eta gure herriko gazteria berpizten saiatzea" erabaki zutela. Lau urte hauetan asko izan dira "sorturiko dinamikak, harremanak eta aurrera eramandako proiektuak". Halere, lau urte hauetan gazteek kudeatutako lokalen gabezia nabarmen sentitu dute. " Inoiz baino behar handiagoa dago herrian gazteok kudeatu eta gure ilusio eta indarraz bizi barik dagoen etxeren bat gure kolore eta irribarrez betetzeko", azpimarratu dutenez. Biharko jaialdiari dagokionez, goizeko 11:30ean Erandioko plazan txupinazoa bota eta koadrilen arteko olinpiadetan lehiatuko dira bertaratutako gazteak. Bitartean, umeentzako gune propioa zabalduko dute. Ondoren, bertso-bazkaria antolatu dute, herriko koadrilek prestaturiko sorpresa barne. Sabelak bete ostean, poteo musikatuari ekingo diote, herriko tabernetan zehar, batukada, trikitilariak eta DJ-ak lagun izango dituztela. Eta azkenik, eguna bukatzeko, kontzertuak egongo dira, 21:30ean, Umore Txarrez talde gaztetxoaren eta Zirkinik Bez erromeria taldearen eskutik. Argazkian, Erandioko gazteak iazko urteurren jaiko herri bazkarian / © Erandioko Gazte Asanblada.
Erandioko Gazte Asanbladaren oharra:

Erandioko Gazte Asanbladak 4 urte!

4 urte... bada garaia!

Badira lau urte Erandioko hainbat gazte antolatzen eta gure herriko gazteria berpizten saiatu ginela.
Asko izan dira azken urteotan sorturiko dinamikak, harremanak eta aurrera eramnadako proiektuak.
Dena den, 4 urte daramatzagu gazteok gestionatutako lokalik gabe. Inoiz baino behar handiagoa dago herrian gazteok kudeatu eta gure ilusio eta indarraz bizi barik dagoen etxeren bat gure kolore eta irribarrez betetzeko.

4. urteurrena ospatzeko; apirilaren 9an Erandioko plazan goizetik eta gauerarte egitarau zabala prestatu dugu jaia eta aldarria bat egin dezaten.

Egitaraua:

11:30 txupinazoa
12.00 Umeen gunearen irekiera
12:30 Gazte Olinpiadak
14:30 Bertso-Bazkaria + Sorpresa plazan. (Sarrerak 6€tan La Plaza tabernan salgai)
19:30 Poteo musikatua (batukada, trikiak, Dj...)
21:00 Kontzertuak eta Ekitaldia; UMORE TXARREZ eta ZIRKINIK BEZ ERROMERIA TALDEA

Apirilak 9an Erandiora hurbildu!

Gazteok gurearen alde elkartu gaitezen, animo!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun