Ikusgai daude Txoriphoto lehiaketaren argazkiak Algortako Aldai Patronatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 8a, 17:53

Ia bi hilabete argazkiak egiteko aukera eman ostean, ikusgai daude jada Getxoko Txorimalo gaztetxeak antolatutako Txoriphoto lehiaketara aurkeztutako lanak. Gaur ere jarriko dituzte arratsaldeko 6etatik 8etara Algortako Aldai Patronatuan. Irabazlea bozka herrikoiaz aukeratuko dute. Hortaz, nahi duenak, tokira hurbildu eta gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Irudi guztiek "bost" gaiarekin lotuta daude. Izan ere, aurten bost urte beteko ditu Txorimalo gaztetxeak. Asteartetik larunbatera ospatuko dute. Hain zuzen ere, dagoeneko salgai daude azken egun horretako bazkarirako txartelak, 8 eurotan, UK tabernan, Amnistian eta Eztabaida gune antiautoritarioan. Korrikaren ospakizunekin bat eginez, Algortako Telletxe plazan izango da oturuntza, 15:30ean, euskalakari guztiekin bat eginez. Larunbatean ere Baltzak eta KOP taldeek joko dute Txorimalon, erromeriarekin amaituz, 19:00etatik aurrera. Kontzerturako sarrerak 5 eurotan izango dira, bazkarirako txartelen toki berberetan. Argazkian, 2010eko apirilaren 6an abiatu zituzten Txorimalo gaztetxearen 4. urteurrena ospatzeko ekitaldiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun