Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladaren oharra:
Orain dela hiru hilabete Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak gaztetxe baten faltan eta, beste bide batzuk jorratu ostean, kristoko ermitaren atzeko aldean, Antolin Deuna Plazatxoan hain zuzen ere, kokatuta dagoen etxea okupatu genuen. Ongi bagenekien bidea ez zela erraza izango eta zaila izango zela ailegatzea etxeko jabeekin akordioetara ikusita jendartearen artean okupazioak daukan kriminalizazio maila. Beraz, burujabetasun osoz gure gain hartzen genuen okupazioak ekar zitekeen ondorio legalak.
Hiru hilabete motz baina luze hauetan ezegonkortasun legalak dakarren ondorioei aurre eginez gaztetxean edo gaztetxetik herrira hamaika ekimen antolatu ditugu. Besteak beste, feminismoaren inguruko tailerrak, auzo lanak, jaiei begira koadrilak bertan batzartu dira, kantautoreak, autodefentsa tailerrak edo hirugarren inauteri tematikoak... Oztopoak oztopo eta gure akatsekin gazteok antolakuntzaz eta autogestioaz espazio bat aurrera eramateko gai garela erakutsi dugu. Horretaz gain, Ermitatze gaztetxea herrian hautsak harrotu ditu, hainbat izan dira entzundako iritziak, hainbat esparruetan sortutako eztabaidak, baita eragile politiko desberdinak guri adierazitako iritziak ere.