Araba utzi eta Nafarroan barrena dabil orduotan Korrika. Euskararen aldeko lasterketa arratsaldez helduko da Iruñeara. Bitartean, Korrika Kulturalak ekitaldia eskainiko du etzi, igandea, Sopelan. "Larria, kutsakorra, mendebalekoa-LKM" antzezlana egongo da ikusgai, 19:30etik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean, sarrera doan. Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzita, bakarrizketa da LKM. Aipatu lanean, aktore bakar batek, Mikel Martinezek, hiru pertsonaia desberdin antzeztuko ditu. Hiru pertsonaiok egoera berdinari egingo diote aurre, baina bakoitzak egoera hori era desberdin batean ulertuko du. Ondorioz, bakoitzak era ezberdin batez erantzungo du. Argazkian, Korrika orain bi urte Sopelan barrena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!