Proiektua ekainera arte luzatuko da eta Leioa eta Erandioko campuseko beste erabilera batzuk bultzatzea, parte hartze prozesuak indartzea zein hiritarrekin harremanak sortzeko eremu berria sortzea izango du helburu. Izan ere, campus eremuan beste erabilpen batzuk sortu eta teknologia berrien inguruko kultura eta erabilpenak garatu nahi dituzte modu ludiko, berritzaile eta zeharkakoan.
Bost ibilbide
"Txoko izkutuak" ibilbidea unibertsitatearen inguruko tokietan oinarritzen da. "Denboraren makina" izenekoak, berriz, campusak urteetan zehar bizi izandako aldaketak aurkezten ditu. "Amaia proiektua"k duela 40 urte Amaia izeneko neska baten ustezko desagerpenarekin zerikusia duten hainbat puntu azaltzen ditu. "Zaindutako eremua" delakoak campus osoan zehar kokatuta dauden bideo-zainketarako kamara guztiak aurkezten ditu. Azken ibilbidean, "Safari" deitutakoan, unibertsitatearen tokirik ezkutuenak erakusten dira.
EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederretako eta Komunikazioko 18 ikaslek "Campus lurraldea" izeneko azken belaunaldiko telefono mugikorretarako aplikazio berezia diseinatu dute. Campuseko toki ezkutuak eta ikusgarrienak ezagutzeko aukera emango du horrek, bost ibilbide birtualen bidez. Arduradunek azaldu dutenez, "oso eduki eta formatu ezberdinak dituzte eta lurraldearen txoko guztiak erakusten dituzte". "Misterioa, sekretu ezkutuak, abentura, bideo-zaintzaren arazoa eta, nola ez, campusaren barruko historia" dira parte hartzaileek ibilbideak diseinatzeko aukeratutako gai batzuk. Aipatu aplikazioa herritar guztien zein campuseko gainontzeko ikasleen esku egongo da astelehenetik aurrera. Gauzak horrela, Android sistema eragilea edo Iphone daukatenek Internetetik deskargatu ahal izango dute doan. Ibilbideetako batek, "Zaindutako eremua" izenekoak, campus osoan zehar kokatuta dauden bideo-zainketarako kamara guztiak aurkezten ditu. Argazkian, aplikazioa funtzionamenduan Iphone batean / © EHU.