Udalak ere badauzka zerbitzu eta aktibitateen inguruko iradokizunak. Horien adibide batzuk dira: plasma pantaila, Play-Station-a eta wi-fi konexioa izango dituen aisialdirako aretoa; irakurketarako gunea, egunkari eta aldizkariekin; erakusketetarako esparrua; salerosketa, alokairu edota etxebizitza eta ibilgailua partekatzeko iragarkien ohola; adierazpen artistiko tailerrak (antzerkia, pintura, literatura edota film laburrak); enplegu, ikastaro, beka edota lehiaketen informaziorako gunea; asteburuko ekintzak (bidaiak, txangoak edota irteerak) antolatzeko gunea; eta agiri ezberdinak tramitatzeko tokia, tartean, ikaslearen nazioarteko txartela, teacher delakoa edota aterpekidearena.
Zerbitzuak
Udalak proposatutakoen artean, aholkularitza zerbitzu ezberdinak nabarmendu daitezke: lan-kontratu, salerosketa edota kaleratzeen inguruko aholkularitza juridikoa; ibilbide, beka edota ikastaroei buruzko hezkuntza aholkularitza; lan arlokoa edota osasunaren ingurukoa. Azken horretan, sexua, elikadura nahasteak, genero indarkeria edota jazarpena jorratuko lituzkete.
Etorkizuneko Gaztegunean izan gura luketen zerbitzu eta aktibitateen inguruko iradokizunak luzatzeko deia egin die tokiko gazteei