"Jai herrikoiak" aldarri, makina bat ekimen, agerraldi, protesta, ospakizun... bizi izan du azken urteotan Euskal Herriak (aurrekoetan ere bai, jakina). Batzarrak, txostenak, kongresuak, pegatinak, pankartak, jaiuzteak... izan dira bidean, besteak beste, Algortan, Itzubaltzetan, Bilbon edo Berangon. Bertako udaletxeetako behin behineko okupen ipuinez nekatu eta kontuak eskatu zaizkie, usu, jai autogestionatuak aldarrikatuz. Denboraren eta hausnarketen poderioz, hamaika kolorez ere tindatu da aldarrikapena: "adin guztientzako jai herrikoi, euskaldun, parekide, parte hartzaile, ekologiko eta solidarioak" esan beharko luke egun Wikipedian ez dagoen artikuluak. Gorlizen, berriz, funtsezkoenera jo dute hainbat lagunek: Emma Calzadari
txosnak eskatzeko ekimena abiatu zuten iaz Facebook-en. Zortea izan dezatela! Argazkian, 2009ko uztailaren 25ean, Aixerrotako Paella Egunean egindako txosnen inguruko protesta.