Langabetuak laneratzeko akordio berri bat sinatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 10a, 16:25

Getxoko Udalak bertoko hainbat langabeturi lana emateko hitzarmena sinatu zuen pasa den ostiralean udalerriko lau enpresarekin. Zehatz-mehatz, Cespa, Asmotur Uriarte Elektrikoak, Cespa Lorezaintza eta Inbisa Zerbitzuak eta Ingurugiroa enpresen ordezkariekin errubrikatu zuen akordioa Imanol Landa Getxoko alkateak. Sinatze ekitaldia Faduran burutu zuten, "Gizarte berrikuntza eta Tokiko garapena" izeneko jardunaldiaren barnean. Ekimen horrekin batera, Getxo Lan In / Getxo Laneratzen proiektua amaitutzat jo du Udalak hiru urtez langabetuentzat lan aukera gehiago sustatzen ibili ostean. Proiektua Europako Gizarte Funtsaren laguntza jaso zuen. Argazkian, ostiraleko sinatze-ekitaldia / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun