Aurten, urtero ez bezala, kontzertuetarako eta bazkarirako txartelak aparte egongo dira salgai. Gauzak horrela, lehenengoak 5 eurotan eskura daitezke UK tabernan, Amnistian eta Eztabaida gune antiautoritarioan. Bigarrenak, berriz, 8 eurotan, aurreko tokiez gain, Lauaxeta AEK euskaltegian, Udal euskaltegian, J.A. Agirre euskaltegian, Egizun, Bizarra Lepoanen, Ajuria tabernan eta Itzubaltzeta gaztetxean.
Horrenbestez, honako hauek izango dira apirilaren 12tik 16ra bitarteko ekimenak:
Apirilak 12, martitzena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
18:30 Hasiera ekitaldia: aurreskua, bertsolariak, traka.
20:00 Gaztetxeari buruzko bideoak.
Apirilak 13, eguaztena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa).
20:00 Film laburrak.
Apirilak 14, eguena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Argazki txapelketaren erakusketa.
19:00 Antzerkia.
21:00 Kantautorea: Moby Dick.
Apirilak 15, barikua: Herriaren eguna
Algortan zehar.
16:30 Umeentzako jolasak.
17:30 Txan magoa.
19:30 Poteoa
21:00 Bakarlaria Txorimalo gaztetxean.
Apirilak 16, zapatua: Txorimalo eguna
Algortako Telletxe plazan.
Goizean goiz Korrika.
11:00 V. Tortilla Txapelketa.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, KOP eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
2006ko apirilaren 11an okupatu zuten Getxoko