Atzo goizaldean, Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen Algortan, kotxe batetik praka eta diru-zorro bana ostu zituelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Dirudienez, bikote bat autoaren atzeko eserlekuetan zegoela, aurreko atea zabaldu eta praka bat zein dirua eta dokumentazioa zeramatzan diru-zorroa eraman zituen ustezko lapurrak. Aurreko beste ebasketa batzuetan izandako antzekotasunak direla eta, ikerlariek azken hilabeteetan toki berdinean izandako beste lau delitu egotzi dizkiote gazteari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!