Independentziaren aldeko poteo berdea egingo dute ostiralean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 11a, 21:24
Ostiral honetan, hilak 15, independentziaren aldeko poteo berdea egingo dute Erandion. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute, metroko geltoki ondoan. Bertara joaten direnak zer edo zer berdea janztera animatu dituzte antolatzaileek; hala nola, kamiseta, txamarra edota buruko zapia. Bitartean, Jado kalean, informazioa banatzeaz gain, musika eta material ugari salgai egongo da. Erandioko Independentistek gogoratu dutenez, hilaren 24an, igandea, Aberri Eguna ospatuko da Baigorrin eta Gernikan. Argazkian, Erandioko Kantagunea, artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun