Trafikoa moztuko dute Areneazpi kaleko zati batean asteazkenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 11a, 21:26

Getxoko Udalak zirkulazioa etengo du, asteazkenetik aurrera, Algortako Areneazpi kaleko zati batean, Itxe Ibaia kalea eta Fadurako biribilgunearen artean, hain zuzen. Tokiko erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, trafiko neurri hori Makaletako Etorbideko 53. zenbakiaren inguruko saneamendu sare banatzaileak hobetzeko lanen jarraipena dela eta hartu dute. Lanek astebeteko iraupena izango dute. Beraz, autoz joanez gero, Makaletako Etorbidera Areneazpi eta Iparbide kaletik heldu beharko da. Kasu horretan, Areneazpi kaleko 21-37 etxeetara sartu ahal izango da. Argazkian, udaltzain bat trafikoa zaintzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun