Diru-laguntzak honako hauetarako izango dira: ikastetxean, euskara sustatzeko helburu nagusiarekin garatzen diren plangintza integralen barruan txertatuta dauden eskola-orduz kanpoko jarduerak; eskola orduz kanpo (autobusean, jolasgunean eta abar) garatzen diren jarduerak; sentsibilizazio eta motibazio saioak; eskola-umeekin egiten diren asteburuetako irteera eta jarduera ludikoak, hirietan garatzen diren koloniak , udalekuak eta antzekoak; euskaraz garatzen diren jaiak; eskolako jarduera arruntaz aparte, ikasleek argitaratzen dituzten aldizkari, komiki, ikus-entzunezko eta abar, beti eta, ikastetxearen eremuan argitaratzen badira eta euskararekin, euskararen historiarekin edo hizkuntzarekin lotura duten jarduerak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.