Leioako Askartza ikastetxeko igerilekuak jokatuko da, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, emakumezkoen Bigarren Mailako Waterpolo Txapelketa. Espainiako Igeriketa Federazioak erabaki du
Leioa Waterpolo taldeak igoera fasea antolatzea, udal iturriek zehaztu dutenez. Gainera, 2011-2012 denboraldian Lehen Mailan jokatzeko tokia eskuratzeko lehian izango dira leioaztarrak. Hori horrela, lehendabizikoz, Leioako klubak estatu mailako txapelketa bat antolatuko du. Txapelketan beste hiru taldeekin lehiatuko dira leioaztarrak: Maristas / Sestao, San Vicente eta Castello. Lau taldeetatik batek baino ez du lortuko Lehen Mailan jokatzeko tokia. Maila horretan jokatzeko bigarren postua, ostera, Ceutan jokatuko da. Bertan, Caballa, Cuatro Caminos, Santa Eulalia eta Granada taldeak lehiatuko dira. Argazkia: © Leioa Waterpolo.