Eustakio Mendizabal Benito "Txikia" ETA erakundeko kide, poeta eta euskaltzalearen aldeko "gorazarre eta oroimen hainbat ekitaldi" debekatzea eskatu du Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarrak.
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, "bere izena daukan Algortako plazan aurreikusita dago omenaldiak egitea, hilaren 14, 15 eta 19an". Txikia 1973ko apirilaren 19an hil zuen aipatu tokian Espainiako Poliziak, orain 38 urte. Aipatu iturriak gaineratu duenez, Mendizabal ETAko kidea zela "publikoa eta agerikoa" denez, ekitaldiok "terrorismoari gorazarre egitea" izan daitezkeela aipatu du DyJ-k. Horrenbestez, Estatuko Segurtasun Indarrei deialdien gaineko txostenak agintzea eskatu diote Auzitegi Nazionalari, baita ekitaldiak debekatzea ere. Argazkian, 2009ko apirilean plazaren izena zeramaten errotuluak kentzea agindu zuten epaileek.