Itsasoan desagertutako Erandioko bizilagunaren gorpua aurkitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 12a, 23:56
Martxoaren 25ean irauli zen "Zirri" ontzia, berdela arrantzatzeko Zierbenatik itsasoratu ostean. Hurrengo egunean bi lagun erreskatatu zituzten: Arkaitz Martin 11 urteko mutila eta Txema Bilbao 52 urtekoa. Beste hiru lagun, ordea, uretan galdu ziren: Jose Luis Lopez Garcia 52 urteko Bilboko udaltzaina; Oscar Martin, 44 urtekoa, bizia salbatu zuen Arkaitz mutikoaren aita; eta Jose Mari Romanillos 66 urteko erandioztarra, jaiotzez algortarra. Azken horren gorpua atzo atzeman zuten, Hendaiako uretan. Argazkian, bilaketa lanetan aritu zen "Salvamar Alcyone" ontzia / cc-by-nc-nd zerocool225.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun