Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak mobilizatzeko deia zabaldu du datozen egunetarako, urtarrilaren 7an Ermitatze gaztetxean identifikatutako neska-mutilei babesa adierazteko asmoz. Bihar, 11:00etatik 12:30era bitartean
deklaratu beharko dute zazpiek, Getxoko Justizia Jauregian. Tokiko gazteek adierazi dutenez, "ziur aski, horren ondorioz epaileak gaztetxetik aterarazteko agindua emango du". Arrisku horren aurrean,
sortu berri duten Plentziako Ikasle Abertzaleak taldeak bat egin du PGGAk zabaldutako mobilizazio deialdiarekin. Bihar bertan, bi orduko geldialdia egitea erabaki dute. Horrela, Uribe Kosta institutuko Batxilergoko ikasleak udaletxeko plazara arte hurbilduko dira, 12:00etatik 14:00etara PGGAk deitutako elkarretaratzean parte hartzeko. Horretaz gain, ostiralean, 19:30ean, manifestatzeko hitzordua jarrita dago, Plentziako Pirulitik abiatuta. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.