Bigarren eskuko liburuaren azoka solidarioaren hirugarren edizioa igande honetan, apirilak 17, izango da Berangoko pilotalekuan. Euro bateko prezio sinbolikoan argitalpenen bat erosteko aukera ematen du udal ekimen horrek. Batutako dirua Tierra de Hombres elkartearentzat izango da aurten. Jardunaldian zehar neska-mutilentzako ekimenak ere izango dira. Goizez, tailerrak eta ludoteka ibiltaria egongo dira. 18:30ean, berriz, "Moviendo el esqueleto" izenburuko dantzaldia izango da, puzgarri eta irakurketa txokoarekin batera. Apirila Liburuaren Hilabetea denez, tailer bereziak izango dira Berangoetako Haur Liburutegian astelehen arratsaldetan, eta ipuin kontalaria bihar. Maite Arresek "Txoritxo batek esan dit" ikuskizuna eskainiko du euskaraz, 18:30ean, Berangoetan. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei eskainita egongo da saioa. Argazkian, jendea liburuei adi eskualdeko azoka batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!