Mekong ibaiari buruz arituko dira gaur Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 13a, 13:28
"Un paseo por el Mekong" lelopeko hitzaldia entzuteko aukera izango dute gaur Sopelako Laiak tabernara gerturatzen direnek. Solasaldia iluntzeko zortzietan abiatuko da, Aitor Mantuliz Villateren eskutik. Asia aldeko Mekong ibaia, gure planetako barne arrantzu sistemarik handientzat jotzen da eta lurreko landare eta animalia hirugarren dibertsitaterik handiena du, Amazonas eta Niloko arroen atzetik. Sei herrialde desberdinetatik igarotzen da eta milioika herrik bizi irauten dute hari esker eta bere natura aniztasunaren menpe daude. Alabaina, txinatar geldiarazte eraikuntzak dira bere etnien bizi iraupena arriskuan jartzen dutenak eta inguru horretan bakarrik bizi diren espezie anitzak mehatxatzen dutenak. Azken batean, planeta osoan ondoen mantentzen den ibai ekosistemaren suntsipena da. Argazkia: cc-by-nc-sa Lu Monte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun