Chelo Aparicio Avendaño kazetariak idatzitako
"Vivir frente al terror. Memorias de Carlos Iturgaiz" liburua aurkeztu dute gaur Madrilen. Madrilgo Prentsa Elkartean egindako ekitaldian izan dira, besteak beste, Mariano Rajoy PPren presidentea, Jaime Mayor Oreja Europako PPren legebiltzar taldearen bozeramailea eta Angel Acebes PPko diputatua. Saiakeran, Apariciok Carlos Iturgaiz Areetako bizilaguna eta Uribe Kostako eurolegebiltzarkide euskaldun bakarraren bizitza politikoaren nondik norakoak kontatzen ditu. Bertan, besteak beste honakoak topa daitezke: Iturgaizek Mayor Orejari dion leialtasuna, musika irakasle izatetik politikoa izatera zelan murgildu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentzian izandako gora-beherak, Ajuria Eneako Mahaiaren batzar istilutsuak, Xabier Arzalluzekin izandako elkarrizketa gogorrak, hildako alderdikideak, Ermuako izpirituaren sorrera zein "faltsuak izan ziren zurrumurru miserableak". Liburuaren sarrera Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak idatzi du. Argazkian, Carlos Iturgaiz jertse gorria jantzita PPren mitin batean Areetan.