Ikusi hasiera ekitaldiaren argazki guztiak:
Egitaraua
Apirilak 13, eguaztena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa).
20:00 Film laburrak.
Apirilak 14, eguena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Argazki txapelketaren erakusketa.
19:00 Antzerkia.
21:00 Kantautorea: Moby Dick.
Apirilak 15, barikua: Herriaren eguna
Algortan zehar.
16:30 Umeentzako jolasak.
17:30 Txan magoa.
19:30 Poteoa
21:00 Bakarlaria Txorimalo gaztetxean.
Apirilak 16, zapatua: Txorimalo eguna
Algortako Telletxe plazan.
Goizean goiz Korrika.
11:00 V. Tortilla Txapelketa.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, KOP eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
Atzo, asteartearekin, abiatu zituzten Getxoko Txorimalo gaztetxeak bete dituen bost urteak ospatzeko urteurren ekitaldiak. Aurten, aurrekoetan ez bezala, bertsolaririk gabe ekin zioten hasierako ekitaldiari. Hala ere, horrek ez zuen galarazi bertaratutako 25 bat lagunek ospakizunak aurrera eramatea. Hortaz, gaztetxeari aurreskua dantzatu eta, ondoren botatako suziri-trakarekin, ke artean, lunchari eman zioten bidea, aste osoan zehar izango diren ekitaldiei hasiera emanez. Gaur berriz, landa-olinpiadak egingo dituzte arratsaldeko bostetatik aurrera eta, ondoren, 20:00etan, film laburrak ikusteko aukera izango dute bertaratutako gazteek. Hurrengo egunotan ere, zertaz gozatzea izango da. Argazkian, aurten hiruna suziri-trakarekin eman zioten hasiera urtemuga ospakizunei.