"Zu zara orain txoria" liburua aurkeztuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 13a, 19:16

Bihar, ostegunarekin, Mikel Etxaburu idazle ondarrutarrak bere lehen poesia-liburua aurkeztuko du Leioako Kurkudi tabernan. Horretarako hitzordua arratsaldeko 8etan jarri dute. "Zu zara orain txoria" izeneko lana, "debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman" zuenean hasi zen idazten Etxaburu. Izan ere, Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea izatea leporatu eta bi urte eman zituen espetxean horren kontura. Gainera, 50.000 euroren truke baldintzapeko askatasunean utzi ostean Mikel Etxabururi politikan jarduteko debekua ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko otsailaren 5ean. Aurkezpenaren ondoren poema errezitaldia burutuko dute. Liburua hiru partetan banatuta dago: espetxeari berari buruzkoak, amodioari eskainitakoak eta, amaieran, utopiari lotutakoak. GITE-IPES elkarteko kide bezala ere ezaguna da Etxaburu. Argazkian, martxoaren 9an Donostian egindako aurkezpena / © Elkar.

Martxoaren 9an Donostian egindako aurkezpena (© Elkar Liburuak)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun