Eustakio Mendizabal Benito "Txikia" ETA erakundeko kide, poeta eta euskaltzalea "omentzeko" hiru ekitaldi debekatu ditu Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. EFE albiste agentziari jarraiki
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez, orain 38 urte Algortan hil zuten tokian, "bere izena daraman plazan" egitekoak dira horiek, hilaren 14, 15 eta 19an.
Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarraren argudioak bere egin ditu magistratuak. "ETAri gorazarre egitea" dira ekitaldiok, Marlaskaren iritziz. Berriro ere
Etengabe jarri du jo-puntuan Daniel Portero zuzentzen duen taldeak, deialdien berri "Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren inguruko albisteak zabaltzeaz arduratzen den webgune horren bidez" izan dutela adierazi baitu Dignidad y Justiciak. Argazkian, 2009ko apirilean plazaren izena zeramaten errotuluak kentzea agindu zuten epaileek.