Ondarreta abesbatzak musika sakratu kontzertua eskainiko du bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 14a, 10:38

Aste Santua gertu daukagula, urtero bezala musika sakratu kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Areetako Ondarreta abesbatzak. Emanaldia 20:00etan izango da, Mesedeetako Ama eliza areetarrean. Tokiko kultur elkarteak antolatuta, garai eta egile ezberdinetako pieza erlijiosoak egongo dira entzungai. Batetik, bere heriotzaren ehungarren urteurrenean, Tomas Luis de Victoria-ren "O Vos Omnes" abestuko dute; baita Anton Bruckner-en "Ave Maria" eta Wolfgang Amadeus Mozart-en requiemaren "Lacrimosa" ere. Amaitzeko, Johann Sebastian Bach-en "Christ lag in Todesbanden" laugarren kantata interpretatuko dute. Azken hori, biharko kontzerturako sartu du errepertorioan Ondarreta abesbatzak. Argazkian, Ondarreta abesbatza Mesedeetako Ama elizan / © Ondarreta abesbatza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun