Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu Sopelako Udalak. Horrela, hilaren 18, 19 eta 20an Irakurketa Txokoa eta tailerrak izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Kurtzio Kultur Etxean. Irakurketa Txokoa umeen aisialdia betetzeko asmoa duen kultur programa da, txikiak liburu eta irakurketari gerturatzeko xedeaz, udal iturriek zehaztu dutenez. Gainera, haurrekin doazen nagusiek denbora atsegina igarotzeko modua edukiko dute. Adin mugapenik ez badago ere 2 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago bereziki, aita-amen konpainian. Apirilaren 27an, berriz, "Kontakatilu Katilukadak" txotxongilo ikuskizuna izango da 18:30ean, Kurtzion. Sarrera bakoitzak 3 euro balio ditu eta kultur etxean bertan egongo dira eskuragarri. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxean izango dira ekitaldiak / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!