Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Aitor Cotano eta beste lau euskal herritarrei egiten ari zieten
epaiketa atzo, asteazkena, amaitu egin zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horrenbestez, epaiaren zain gelditu da auzia. Zazpi lagunei ETAren "Bizkaia sarea" osatzea egozten diete. Besteak beste, Gutierrez eta Cotano algortarrei 20 urteko kartzelaldia ezarri nahi diete, "talde terroristako kide izatea" egotzita. Goikoetxea getxoztarraren kontrako zigor eskaera, baina, 64 urtetik 49 urtera jaistea eskatu zuen asteleheneko saioan Vicente Gonzalez-Mota fiskalak.
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, Fernando Grande-Marlaska epailearen hilketa saiaketa delitua baztertu egin du akusazioko letraduak. Zazpi horiez gain, beste sei lagun daude auziperatuta, "Bizkaia sarea" osatzen zutelakoan. Beste laurak bezala, Frantzian espetxeratuta daude Aitor Artetxe eta Asier Borrero algortarrak, "epaiketaren zain", Europa Pressek aipatutakoaren arabera. Argazkian, Arkaitz Goikoetxea aurreko epaiketa batean / cc-pd Etengabe.