Gurera heldu artean, hainbat ekitaldi izango dira egunotan. Gaur bertan, Euskalaketa lehiaketara aurkeztutako hainbat bakarrizketa egongo dira entzungai Itzubaltzeta / Romoko Anaiak tabernan, "Billares" gisa ezagunagoa. Horretaz gain, "Ipuin berotikoak" helduentzako emanaldia eskainiko du Kandelen argipean ipuin-kontalarien taldeak. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri dute sarrera doan.
Ostiralean, ikastetxeetako neska-mutilek hartuko dituzte herri ezberdinetako kaleak, Korrika Txikia egiteko. Hala ere, ez da etzi ekitaldirik faltako. Besteak beste, Gorlizen, umeentzako ekitaldia izango da Iberre Barri plazan, 18:00etatik aurrera. Plentzian, berriz, triki-poteoa egingo dute, 19:00etan Eleiz plazatik abiatuta. Azkenik, Leioan Bertsoz Blai ekitaldia egingo dute tokiko Ganeko tabernan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Bitartean, Gorlizen, Udalaren kilometroa (Andra Mari eta Itsasbide kaleen arteko bidegurutzetik udaltzaingoaren eraikinera, 5 minutu gutxi gora behera) egin nahi duenak ostiralera arte izango du "izena emateko" aukera, kultur etxean. Parte-hartzaileen artean lekukoa nork eramango duen zozketatuko da.
Larunbata, egun handia
Larunbatera helduta, erandioztarrek hartutako lekukoa goizez (ikusi ordutegiak, pdf), Leioatik sartuko da eta hortik aurrera, Getxo udalerria, Berango, Sopela, Urduliz, Plentzia, Barrika, Gorliz eta Lemoiz zeharkatuko dituzte "euskalakariek", AEKko kideek euskarari zaletasunaz gain erabilera ere eskaintzen diotenentzat sortu duten hitz berria. Gainera, Korrika igarota ere ospatu egingo dute, larunbatean bertan, Uribe Kosta eta Erandion:
Algorta
Telletxe plazan.
11:00 Txorimalo gaztetxearen V. Tortilla Txapelketa.
12:30 Umeentzako birziklatze fabrika.
14:30 Herri bazkaria: paella erraldoia.
18:30 Erromeria Luhartz taldearekin.
Gura duena kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, Kop eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
Erandio
Pasatutakoan, Astrabuduan, txokolatada Mendiguren plazan eta Altzagako Gautxorin.
15:00 Korrikaren aldeko otzara zozketa Xixili eta Primera Linea tabernetan.
Gorliz
14:00 Korrika bazkaria Arriolane garagardotegian.
Leioa
Udaletxeko plazan.
10:30 Txokolatada.
11:00 Umeentzako tailerrak eta jolasak.
12:30 Triki-kantu poteoa. Plazatik plazara (Euskal etxeen plaza / Plaza Gorria / Tigre plaza / Errekalde plaza / Udaletxeko plaza).
14:30 Herri bazkaria.
18:30 Erromeria Lotxo taldearekin.
Plentzia
Jai Alai aurrean.
10:30 Surfrider Fundazioaren tailerrak.
Sopela
Udaletxeko plazan.
12:00 Haurrentzako parkea.
18:00 Patxi eta Konpainiaren erromeria.
Urduliz
13:00 "Baso sorgindua" umeentzako antzerkia, kultur etxean. Sarrera doan.
Uribe Kosta eta Erandioko ordutegia:
• 08:23:00, Erandio Landa
• 08:52:28, Erandio
• 09:38:37, Leioa
• 10:11:07, Itzubaltzeta / Romo eta Areeta
• 10:37:46, Algorta eta Getxo
• 11:25:25, Berango
• 11:39:43, Sopela
• 12:10:55, Urduliz
• 12:27:10, Plentzia
• 12:38:13, Barrika
• 12:59:40, Gorliz
• 13:25:40, Lemoiz
Donostiarako autobusa hartzeko ordutegia:
- Gorliz (Motan) 9:30ean.
- Plentzia (Charterren) 9:35ean.
- Sopela (eliza aurrean) 9:45ean.
- Berango (kultur etxean) 9:50ean.
- Algorta (Txikia plazan) 10:00etan.
- Itzubaltzeta / Romo (elizan) 10:05ean.
- Leioa (Itxasbiden) 10:10ean.
- Erandio (gasolinoan) 10:15ean.