Desalojo arriskua uxatu dute momentuz Ermitatzeko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 14a, 17:50

Epailearen aurrean agertu behar izan dira gaur urtarrilaren 7an Plentziako Ermitatze gaztetxean identifikatutako zazpi neska-mutilak. Usurpazio delitua leporatzen diete, Antolin Deuna plazatxoko Uriartenatxikia etxeko jabeak salaketa jarri ostean. Getxoko Justizia Jauregian egindako bista amatuta, ordea, gazteen kontrako prozesura penala artxibatu egingo duela jakinarazi die letraduei magistratuak. Dirudienez, behin-behineko desalojo agindurik ere ez da izango, horrelako eskaerarik ez baita egon gaurkoan. Hala ere, horrek ez du baztertzen balizko prozedura zibila, auzi-jartzaileek abian jarri nahi izanez gero. Gutxienez, etxearen jabeekin negoziatzeko aukera zabalik dago berriro. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun