Ikusi landa-olinpiaden argazkiak:
Egitaraua
Apirilak 14, eguena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Argazki txapelketaren erakusketa.
19:00 Antzerkia.
21:00 Kantautorea: Moby Dick.
Apirilak 15, barikua: Herriaren eguna
Algortan zehar.
16:30 Umeentzako jolasak.
17:30 Txan magoa.
19:30 Poteoa
21:00 Bakarlaria Txorimalo gaztetxean.
Apirilak 16, zapatua: Txorimalo eguna
Algortako Telletxe plazan.
Goizean goiz Korrika.
11:00 V. Tortilla Txapelketa.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, KOP eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
Atzo, asteazkenarekin, ordu beteko atzerapenaz burutu zituzten Getxoko Txorimalo gaztetxeko bosgarren landa-olinpiadak. Aurten, inguruko herrietako gazte asanbladen falta nabaria izan da, baita herriko neska-mutil askorena ere. Hala ere, hori ez zen oztopoa izan hurbildutako gazteek arropa zaharrak jantzi eta etxe okupatuaren ondoko landan lehian ibiltzeko. Gauzak horrela, bi taldetan banatutako hamalau neska-mutilek euren abileziak demostratzeko aukera izan zuten, aurretik prestatutako sei probetan. Ondoren, film laburrei paso eman aurretik, luncha egin zuten indarrak berreskuratzeko. Argazkian, gazte bat patata jaurtiketaren proba egiten.