Josu Apraizen oroimenezko estropada egingo dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 14a, 20:45

Etzi, larunbatean, Josu Apraizen oroimenezko IX. estropada egingo dute Getxoko Kirol Portuan, goizeko 11:30ean. Ekimena "Pakea Bizkaia" belaontziak jarraituko du. Estropada amaitu ostean, bazkaria egingo dute bertan parte hartu dutenentzat eta, ondoren, arratsaldeko 5etan, sariak banatuko dituzte. Bertan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da bihar, ostirala, 20:00ak baino lehen, Kirol Portuko kapitanian. Antolaketa lanetan hainbat talde eta elkarte ibili dira, hala nola, Orza Elkartea, BBK, Pakea Bela taldea, Getxoko Kirol Portua eta Getxo Kaia. Argazkian, "Pakea Bizkaia" belaontzia Bizkaia Zubira heldu baino lehen / © Pakea Bizkaia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun