Artearen Hilerrian egiten den lurperatze prozesu bakoitza katalogatu eta dokumentatu egiten du bere oinarrizko lerroetan museoa kudeatzen duen Partzuergoak, etorkizunean bertan dauden arte-lan guztietara sarbide oso eta zehatza ahalbidetzeko aukera emango duen Dokumentu Zentro bat sortzeko asmoarekin.
Larunbatean, Arte Ederretako Fakultateko ikasle eta irakasleek lurperatuko duten eskultura segidan jarrita dauden harzurizko hainbat harri-landuk eta lurrean jarrita dauden buztin-errez egindako hainbat esferek osatzen dute. Hauen artean dauden tarte hutsek jarraitu beharreko norabidea erakusten dute. Eskulturarekin batera, egurrezko kutxa txiki bat ere lurperatuko dute. Barruan, ehun bat objektu txiki eta mezu sartu dituzte Fakultateko ikasle eta irakasleek.
"Lan honen sinbologia etorkizunerantz proiektatu nahi diren iraganean eta orainean kokatzen da. Bide horrek denboraren bizi-esperientzia irudikatzen du, jarraitutako bidea eta talde parte hartzearen garrantzia ardatz duen asmo bat. Lan bat erakusten den bakoitzean, artistak etorkizun ezezagun bati egin behar dio aurre. Ez da kasua. Lurperatze honekin ziurgabetasuna desagertu egiten da, lana betikotasunera proiektatzen delako", azaldu dute proiektuan parte hartu duten ikasleek.
Bidea Proiektuaren lurperatzearen ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da Morilleko Udal Tenadetan. Handik, EHUko ikasle eta irakasleak Artearen Hilerrirantz joango dira segizioan, gaita eta tanborilekin batera. Behin hilerrian, txalapartaren doinupean, ekitaldi horretarako berariaz idatzitako testu bat eta poesia bat irakurriko dituzte. Lurperatzea bukatuta, parte hartzaileek elkartasun jardunaldi bat ospatuko dute Morille herrian antolatu dituzten hainbat ekimenen bidez.