Getxoko Udalak euskarari buruzko informazio-saio bat antolatu du biharko udalerrian bizi diren atzerritarrei zuzenduta. Dirudienez, Espainiatik kanpokoei buruz ari dira. "Euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetza azaltzeko helburua" dauka ekitaldiak, tokiko arduradunek azaldu dutenez. Euskararen eta hezkuntza-ereduen inguruko informazio praktikoa eskaintzeaz eta zalantzak argitzeaz gain,
Korrikaren nondik norakoak ere azalduko dituzte saioan. Izan ere, bihar, goizeko 10:10 aldera, Korrika udalerrian sartuko da Lamiakoko Beira-putzegilearen biribilgunetik, eta 11:20an aterako da Zubietako biribilgunetik. Guztira 14 kilometro egingo ditu Korrikak udalerrian, Itzubaltzeta / Romotik, Algorta eta Getxorantz abiatuz, eta lekukoa 20 bat talde, elkarte, enpresa edo kolektiboren artean eramango dute. Udalerrian bizi diren atzerritarrei zuzenduriko informazio-saioa arratsaldeko zazpietan hasiko da, Chichos Bar izenekoan, Algortan. Argazkian, bereziki etorkinei zuzenduta, “Euskara 20 minututan nola ikasi ahalegin horretan hil gabe” euskarazko antzerki ikasgai dibertigarria egon zen ikusgai 2009ko Getxo Folk jaialdian.