Leioako Bulebarrean patinatzeko aukera emango dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 15a, 13:56

Igande honetan, apirilak 17, Leioako Bulebarra patinatzaileez bete nahi du tokiko Herrigune egitasmoak. Hitzordua 17:00etatik 19:00etara jarri dute. Nahi duenak parte har dezake, patinak etxetik eroanda edota bertan izango diren patinak hartuz, antolatzaileek adierazi dutenez. Ekintza berbera bi aste barru errepikatuko dute, Maiatzaren Lehenean, leku eta ordu berean, beti ere euririk ez bada. Kalea herritarrek okupatze hori "Aztarna bat hirian" jokamoldearen barruan koka daiteke. Halaber, maiatzaren 7an izango den Zilborhestea haurrei laguntzeko sarearen kale ekintzaren aurretikoa da. Argazkian, hainbat ume patinen gainean / © Gorliz.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun