Sopelako PSE-EEk ere "neurrigabetzat" jo du Ertzaintzaren jokabidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 15a, 14:53
Sopelako Udalbatzak ia aho batez onartu zuen, atzoko osoko bilkuran, hilaren 4an Ertzaintzak izandako jokabidearen aurkako mozioa (mp3). Gabi Basañez eta Ion Etxegarairi egiten ari zitzaizkien harreran, hainbat lagun zauritu eta lau pertsona identifikatu zituzten poliziek. Zaurituetatik bik ospitalean eman behar izan zuten gaua. PPko zinegotzi bakarra kenduta —aurka bozkatu zuen—, alderdi politiko guztiek "neurrigabetzat" jo zuten Ertzaintzaren jokaera; PSE-EE barne. Ildo horretan, aipatu jokabidea "errefusatu" eta "gertatutako argitzeko eta erantzukizunak" exijitu dizkiete horren arduradunei. Atzoko akordioa Ertzaintzaren buruzagitzari helaraziko diote. Bestalde, udal batzarra bukatuta, 85 bat herritarrek egin zuten manifestazioa Sopelako kaleetan zehar, "PSOE-PP biolentzia gehiagorik ez!" lelopean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun