Uribe Kosta eta Erandioko ordutegia:
Larunbateko ekimenak
Baina bihar izango da ospakizunen eguna. Herri bakoitzetik Korrika igarota, poztasuna mantentzeko eta indarrak berreskuratzeko unea izango baita. Horrela, Algortan, Telletxe plazan egingo dute jaialdia 11etatik aurrera, besteak beste umeentzako birziklatze fabrika, herri bazkaria eta erromeria izango direla. Astrabuduan eta Altzagan, txokolatadak izango dira lasterketa joan da gero. Gorlizen, Korrika bazkaria izango dute. Leioan jaia 10:30ean hasiko da, txokolatada, umeentzako jolasak, triku-kantu-poteoa, herri bazkaria eta erromeria izango dituztela aukeran. Plentzian, 10:30ean Surf Rider Fundazioaren tailerrak burutuko dituzte. Sopelan, ordea, haur parkea goizean eta erromeria 6etan. Urdulizen, azkenik, "Baso sorgindua" ume antzerkia ikusi ahal izango da ordubatan.
Algorta
Telletxe plazan.
11:00 Txorimalo gaztetxearen V. Tortilla Txapelketa.
12:30 Umeentzako birziklatze fabrika.
14:30 Herri bazkaria: paella erraldoia.
18:30 Erromeria Luhartz taldearekin.
Gura duena kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, Kop eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
Erandio
Pasatutakoan, Astrabuduan, txokolatada Mendiguren plazan eta Altzagako Gautxorin.
15:00 Korrikaren aldeko otzara zozketa Xixili eta Primera Linea tabernetan.
Gorliz
14:00 Korrika bazkaria Arriolane garagardotegian.
Leioa
Udaletxeko plazan.
10:30 Txokolatada.
11:00 Umeentzako tailerrak eta jolasak.
12:30 Triki-kantu poteoa. Plazatik plazara (Euskal etxeen plaza / Plaza Gorria / Tigre plaza / Errekalde plaza / Udaletxeko plaza).
14:30 Herri bazkaria.
18:30 Erromeria Lotxo taldearekin.
Plentzia
Jai Alai aurrean.
10:30 Surfrider Fundazioaren tailerrak.
Sopela
Udaletxeko plazan.
12:00 Haurrentzako parkea.
18:00 Patxi eta Konpainiaren erromeria.
Urduliz
13:00 "Baso sorgindua" umeentzako antzerkia, kultur etxean. Sarrera doan.
Igandeko azken jaia
Igandean, euskalakariz betetako bost autobus irtengo dira eskualdetik Korrikaren azken jaira joateko. Donostian, besteak beste, Korrikari helmugan harrera egin, lekukoaren aurtengo mezua irakurri, Gose, Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeak entzun, bertsolariak ikusi, herri bazkariaz, txahal erreaz eta sagardotegiaz gozatu eta milaka euskalakariz lagunduta parranda botatzeko aukera izango da.