Txorimalo gaztetxeko kideek Korrikarekin bat egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 15a, 19:21

Egunak aurrera doaz eta, horrekin batera, Getxoko Txorimalo gaztetxearen urteurren ospakizunak ere bai. Bihar, larunbatarekin, urtemuga ospatzeko ekitaldien azken eguna izango da. Goizean goiz Korrika Getxo udalerrian barrena ibiliko da, eta, aldarrikapenarekin bat eginez, goizerako antolatutako ekimen guztiak AEKrekin batera egingo ditu Telletxe plazan Algortako Gazte Asanbladak. Gauzak horrela, 10:30ak inguru, euskalakariek lekukoaren atzetik ibiliko dira kalez kale. Ondoren, 11:00etan, nahi duten neska-mutilek tortilla txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Eguerdiko 14:30ean, berriz, gazte zein ez hain gazteek elkarrekin bazkalduko dute antolatutako paella erraldoian. Azkenik, urtemuga ospakizunei amaiera eman aurretik, nahi duenak Txorimalp gaztetxera igotzeko aukera izango du musika emanaldiaz gozatzeko, Baltzak, erromeria banda bat eta KOP taldea arituko direla. Ondoren, goizeko ordu txikietan DJ Bull alaituko ditu gaztetxean irauten duten neska-mutilak. Argazkian, Txorimalo gaztetxea kontzertuak hartuko dituen karparekin.

Aurten, urtero ez bezala, kontzertuetarako eta bazkarirako txartelak aparte daude salgai. Gauzak horrela, lehenengoak 5 eurotan eskura daitezke UK tabernan, Amnistian eta Eztabaida gune antiautoritarioan. Bigarrenak, berriz, 8 eurotan, aurreko tokiez gain, Lauaxeta AEK euskaltegian, Udal euskaltegian, J.A. Agirre euskaltegian, Egizun, Bizarra Lepoanen, Ajuria tabernan eta Itzubaltzeta gaztetxean.

Apirilak 15, barikua: Herriaren eguna
Algortan zehar.

16:30 Umeentzako jolasak.
17:30 Txan magoa.
19:30 Poteoa
21:00 Bakarlaria Txorimalo gaztetxean.

Apirilak 16, zapatua: Txorimalo eguna
Algortako Telletxe plazan.

Goizean goiz Korrika.
11:00 V. Tortilla Txapelketa.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren kalejira gaztetxeraino.
19:00 Kontzertuak: Baltzak, KOP eta erromeria Txorimalo gaztetxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun