Korrika Kanadaraino eraman du algortar batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 17a, 19:36

Amaiur Unzueta gazte algortarrak eta Igor Bernas durangarrak Kanadako mendebalderaino eraman dute Korrika 17 euskararen lasterketaren oihartzuna. Unzuetak berak UKBERRI.NETi adierazi diotenez, euskararen ekitaldirik jendetsuena babestu nahi izan dute bi gazteak bizi diren Kanadako Britainiar Kolunbia Estatuko Revelstoke herri txikitik, 8.000 bat biztanle dituena. "Nahiz eta Euskal Herritik distantzia handira egon, gure apurra jarri nahiko genuke Korrikan", azaldu du Unzueta euskalakariak. Halere, bikoteak ez du argitu zenbat kilometro egin dituzten Revelstoke herriaren inguruan. Argazkian, Amaiur eta Igor Korrikaren aldeko mezua sostengatzen / © Amaiur Unzueta.

Amaiur Unzuetak bidalitako argazkiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun