Bizarra Lepoani iazko laguntza bera emango dio aurten Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 18a, 13:09

Getxoko Udalak Bizarra Lepoan euskara elkarteari 78.800 euroko diru-laguntza emango dio aurten, iazko kopuru bera. Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez, laguntza "udalarekin batera Euskara Biziberritzeko Planaren barruan hainbat proiektu aurrera eramateko egiten ari den lanagatik" emango diote. Izan ere, "emaitza onak lortzen dituzten proiektu horiek" ez liratekeela "posible izango gizartearen konplizitaterik gabe" uste dute udal mandatariek. Diru-laguntza indarrean dagoen hitzarmena gauzatzeko izango da eta beraz honako zeregin hauetarako: Bapiruke egitasmoaren barruan aisialdiko jarduerak antolatzeko eta Gehitu Kultura zein Gehitu Kirola egitasmoen jarraipen eta dinamizazio lanak egiteko. Argazkian, Bapirukeko neska-mutil batzuk Areetako skate pistan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun