Atzo arratsaldean, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Erandion Ertzaintzak, bere anaia arma zuriz erasotu zuelakoan, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, bertan geratuz. Arratsaldeko laurak aldera, etxe partikular batean, bi anaien arteko liskar baten berri izan zuen Ertzaintzak. Dirudienez, horietako batek bestea zauritu zuen arma zuri batekin. Tokira bertaratutako poliziek odoleztatutako gizon bat aurkitu zuten lurrean botata, etxebizitzako korridorean. Hori dela eta, anbulantzia bat deitu behar izan zuten. Biktimarekin batera, bere anaia ere topatu zuten eta, lesio delitua egotzita, atxilotu egin zuten. Ertzainek sofa baten atzean odolez beteriko 20 zentimetrotako laban bat aurkitu zuten. Zauritutako gizona Gurutzeta ospitalera eraman behar izan zuten, bertan geratzeko. Atxilotua, berriz, aurrekariak dituena, gaur bertan pasatuko da epailearen aurretik.