Trafikoa moztu dute Leioako Independentzia kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 18a, 18:50

Leioako Udalak trafikoa moztu du gaur Independentzia kalean, Aldapabarreneko bidegurutzetik aurrera. Tokiko erakundeak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, neurri hori Ondiz inguruko etxebizitzentzako hodi sare berriak jartzeko lanak direla eta hartu dute. Lanak hilaren 29ra arte luzatuko dituzte eta, batez ere, Ondiz eta Txorierritik jaisten diren auzokideei eragingo die. Tokiko Udalak Euzko Gudariak kalea (Txabi eta Joseba Etxebarrieta kale ohia) erabiltzea gomendatu du. Argazkian, Leioako Udaltzaingoa / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun