Berdeak alderdiak bi zerrenda aurkeztuko ditu eskualdean datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Sopelan, Juantxo del Vigo egungo zinegotzi berdeak errepikatuko du zerrendaburu bezala. Barrikan, berriz, Diego Anderez Izquierdo izango da alkategaia. Getxo udalerriari dagokionez, berdeek ez dute zerrendarik aurkeztuko. 2007an, 1.286 boto jaso zituzten bertan, Getxon 8.500 etxebizitza egingo zireneko eztabaidaren erdian. Guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hamar hautagaitza sostengatuko ditu alderdi ekologistak, tartean Bilbon, Galdakaon eta Portugaleten. Bultzatuko duten proiektua, haien esanetan, "gure udal eta foru lurraldeen transformazio ekologikoan, sozialean eta demokratikoan datza".
Hauteskunde programa osoa hemen irakur daiteke, espainolez soilik. Argazkian, Juantxo del Vigo Sopelarako alkategaia.