Getxoko EAJk udal hautagaiak aurkeztuko ditu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 18a, 23:23

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) datozen udal hauteskundeetarako Getxo udalerrian aurkeztuko duen hautagaien zerrenda ezagutzera emango du bihar, asteartean. Ekitaldia goizeko 11:30ean abiatuko da Makaletako etorbideko Fadura Jatetxean, Fadurako Polikiroldegirako sarreraren ondoan. Bertan, Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea izango da Imanol Landa egungo alkatea eta Getxorako alkategai jeltzalea aurkezteko arduraduna. Horretaz gain, Getxoko Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren udal legealdirako auzokideei proposatuko dien egitasmoaren ildo nagusiak azpimarratuko dituzte. Argazkian, Imanol Landa eta Andoni Ortuzar 2008an, Espainiako diputatu eta senatari jeltzaleek Neguri eta Algortara egindako bisitan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun