Aste Santurako tenperatura altuak eta prezipitazio eskasak iragarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 18a, 23:56

Aste Santuan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hego-haizea, ostarte handiak, tenperatura altuak eta prezipitazio eskasak nagusi izango dira. Gutxienez, horrela iragarri du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Hala ere, ezegonkortasun handiagoko egun hodeitsuak ere izango direla eta ekaitz-zaparradaren bat egon daitekeela aurreratu du. Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, litekeena da Aste Santu osoan egingo duen eguraldia Iberiar penintsularen mendebaldean kokatuko diren behe-presioek zehaztea. Horrek, hego-haizea sartzea ahalbidetuko luke, tenperaturak gora egingo dutela. Nolanahi ere, egun batzuetan egoera ezegonkortu eta eguraldiak txarrera egin lezake apur bat, batez ere Araban. Argazkian, Gorlizko hondartza.

Hortaz, etzi, asteazkenean, eguraldi nahasia izan dezakegu Penintsularen hego-mendebaldeko behe-presioen ondorioz. Egun horietan ostarteak izango lirateke eta ekaitz trumoitsuren ere bota lezake baina aldi berean, eguzki une ugari espero dira batez ere isurialdean.

Tenperaturak altuak izango dira; 25 edo 26 gradu zentigrado izango dira kostaldean eta 20tik gorako muga gaindituko da barnealdean.

Apirilaren 21a egonkorragoa izan liteke, hodei-tarteren batekin; bitartean, apirilaren 22an ekaitzak egoteko aukerak igoko dira.

Apirilaren 23tik 25era mendebaldeko depresioa Iberiar penintsulan sartzea espero da, beraz, ezegonkortasunarekin jarraituko genuke edo igo daiteke; azken datu hori konfirmatzeke dagoela azpimarratu du Euskalmetek, depresioaren desplazamenduak eragin desberdinak ekarri ahal dituen hainbat ibilbide aurkezten dituelako. Tenperaturak balio altuetan mantenduko dira eta, beharbada, pixka bat igo daitezke amaiera aldean.

Jarraian iragarpena zehazten da, eboluziorik ziurrena kontuan izanda:

Osteguna, apirilak 21

Hodei-tarteak, erdi eta goi mailako hodeiak izango dira nagusi. Bero-hodeiren bat osa daiteke arratsaldean. Hegoaldeko neurrizko haizea egongo da, bolada indartsuekin (mendi zonaldetan eta kostaldean oso indartsuak izan daitezke). Tenperatura maximoak 25 ºC-koak izango dira kostaldean eta 20-25 ºC artean barnealdean. Tenperatura minimoak 15 ºC-tan kokatuko dira kostaldean eta 10 ºC-tan barnealdean.

Ostirala, apirilak 22

Zerua tarteka lainotuta agertuko da eta ekaitz-zaparradaren bat egoteko aukera dago, batez ere barnealdean. Hegoaldeko neurrizko haizea egongo da, bolada indartsuekin (mendi zonaldetan eta kostaldean oso indartsuak izan daitezke), batez ere egunaren lehen erdialdean zehar. Tenperatura maximoak 20-25 ºC-koak izango dira kostaldean eta 20 ºC-koak barnealdean. Tenperatura minimoak 15-20 ºC artean kokatuko dira kostaldean eta 10-15 ºC artean barnealdean.

Larunbata, apirilak 23

Zerua tarteka lainotuta egongo da eta ekaitz-zaparradaren bat egoteko aukera dago, batez ere arratsaldean. Hegoaldeko haize ahul, aldakorra, izango da. Tenperatura maximoak 20-25 ºC-koak izango dira kostaldean eta 20 ºC-koak barnealdean. Tenperatura minimoak 15ºC-tan kokatuko dira kostaldean eta 10 ºC-tan barnealdean.

Igandea, apirilak 24

Ziurrenik, hodei gutxi egongo dira zeruan; arratsaldean, bero-hodeiak eta ekaitz-zaparrada ahulen bat ager daitezke. Hegoaldeko haizea, ahuletik neurrizkora. Tenperatura altuak mantenduko dira, 20-25 ºC inguru. Minimoetan ez da aldaketa handirik izango, 10-15 ºC inguru.

Astelehena, apirilak 25

Hodeitza aldakorra izango da eta ekaitz-zaparradak egon daitezke. Haize aldakorra, ahuletik neurrizkora. Tenperatura maximoak 20 ºC-tan kokatu ahal dira eta minimoak 10-15 ºC-tan.

Oharra: iragarpenen fidagarritasuna txikiagotzen da iragarpenaren horizontea handitzen den heinean: hala, Euskalmeteko iragarpen ezberdinen eguneratzea jarraitzea gomendatzen da.

Iberiar Penintsulako eragina

Iberiar penintsularen mendebaldean kokatutako depresioak hainbat eskualdetan eguraldia ezegonkorra izatea eragingo du, batez ere penintsulako mendebaldean eta erdialdean. Prezipitazio ahulak eta neurrizkoak izango dituzte, eskualdetan zehar banatuta, eta ekaitz-zaparradak egoteko aukera ere dago.

Hegoaldeko haizeak izango dira nagusi eta beraz, tenperaturak suabeak izango dira. Apirilaren 22tik aurrera, ezegonkortasuna beste zonalde batzuetara zabaldu ahal da eta ekaitz-zaparradak egon daitezke edozein eskualdetan, Mediterraneo aldea eta penintsulako hego-ekialdea barne. Dena den, depresioaren azken norabideak zonalde bakoitzaren eguraldia baldintzatuko du modu substantzialean; une honetan oso zaila da eguraldiaren ezaugarriak zehaztea.

Laburbilduz, eguraldi ezegonkorra egongo da Iberiar penintsulako zonalde askotan, ekaitz-zaparrada izaerako prezipitazio ahul zein neurrizkoekin. Depresioak mendebaldean eta erdialdean, batez ere, izango du eragina, nahiz eta apirilaren 22tik aurrera ezegonkortasuna eskualde guztietara zabaldu ahal den. Tenperaturak suabeak izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun