Arrautzak bota dituzte Branka herriko tabernaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 19a, 12:28

Bart Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernaren aurka hainbat arrautza bota ditu ezezagunen batek. Gaur goizeko 9etan taberna irekitzera joan direnean topatu dituzte arrautzak atean Brankako bazkideek. Ondoan, euskara txarrean erabilitako leloren bat duen espainolezko idazki bat aurkitu dute: "Zuen errautsetatik aberri berria sortuko da. Espainia heriotzaraino babestuko dugu. Ogia, justizia eta aberria. Aberria edo heriotza!!! (sic) Etarra ona = etarra hila. Jo ta ke!!! Irabazi arte!!!". Oharrak "Herriko gudariak gara" du sinadura. Horretaz gain, lau lauburu mehe, ia svastika modukoak, ageri dira paperaren lau izkinetan. Brankak pairatu duen horrelako azken gertaera 2010eko uztailaren 19an izan zen. Orduan Getxoko Falangeak burua moztuta zuen oilo bat utzi zien atetik zintzilik, honako mezua gehituta: "Getxoko Falange, kontuz. Getxoko Falangearen oparia". Branka eta Imanol Landa Getxoko alkatearen arbuioen ostean, oharra kaleratu zuen bertako Falangek. "Oilaskoagaz ez" zutela "inor mehatxatu gura izan" eta hurrengoan "dozena bat pastel eta botila bat ardo ipiniko" zutela esanez. Argazkia: © Branka kultur elkartea.

Branka kultur elkarteak bidalitako argazkiak (©)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun